ORDIZIAKO AZOKA
| Azokaren jatorria herrian 1512
martxoaren 18an gertatutako sutean bila daiteke. Sutea hain izan zen handia, non Zumaiako
batzar orokorrek herria barreraikitzeko laguntza eman bait zuten. Horrez gain doña Juana
erregina herria berreriakitzen lagundu zuen, eta urteko asteazken guztietan azoka askea
antola zedin errege eskubidea eman zuen. Dena den, HIRUGARREN SEKTOREA GARRANTZIA handikoa izan da betidanik Ordizian,merkatari asko egon bait dira, eta horregaitik asteroko merkatuak gorengo maila lortua du. Oriako eskualdeko nekazal aberastasuna eta lantegi zein industria multzoa dira XVI.mendetik gaur egunerarte indar handiz antolatu den azoka horren oinarriak. Ordizia, Donostia eta Nafarroa muga arteko portu lehorra izatea ere izan daiteke arrakasta horres arrazoia. Merkatua oso sustraitua egon da, eta beste herri batzuk (Lazkaok, Ormaiztegik) azoka antolatzeko egin dituzten ahaleginek huts egitea dugu horren froga. Herriko plaza txikiegia egin zen postua eskatzen zuten merkatari guztientzat, eta horregaitik handitu egin behar izan zuten,gaur egun duen tamaina lortu arte.
|
Nafarroako
Sakana, Otzaurte, Brinkola, Zumarraga, Urretxu, Aguraindik... etorritako baserritar eta
abeltzainek ekarritako produktuak salerosteko biltzen dira astero-astero saltzaile eta
erosleak. 1870 urtean eraikitako tren-geltokiak bultzada handia eman zion azokari, eta gaur egungo garraiobidei esker probintziako gende asko etortzen da ordiziara. Azoka merkatal eta turismo mailako erakargune da, Euskadi guztiko famatuena, gende gehien biltzen duena eta ederrena bait da. Goizez nekazal munduko gendea izaten da herriko jaun eta jabe, eta giro berezi hori nagusitzen da herriko txoko guztietan. Ordiziako merkatuaren garrantzia areagotu egiten da bertan erabakitzen bait da, Euskal Herri guztirako nekazal produktuen prezioak, beraz inolako zalantzarik gabe esan daiteke ordiziako merkatua nekazal produktuen "burtsa" bilakatzen dela asteazkenero. |