HISTORIA

Ordiziako historia

Alfonso X.a jakintsuak, Gaztelako erregeak sortu omen zuen herria 1256an, herriak sortzeko plangintza orokor bati jarraituz; Segura eta Tolosa ere modu berean sortu ziren. Hasiera batean, San Bartolome Baselizaren ondoan kokaturik zegoen herria, eta Ordizia zuen izena. Aurrexeago aipaturiko errege horrek berak aldatu zion izena, Sevillan 1268ko ekainaren 30ean emandako eskubide berezi baten bitartez. Horrez gain, Vitoriak (gaur egun Vitoria-Gasteiz dena) zituen abantaiak eta foruak ere emen zizkion, era erregeari ordaindu beharreko zergak ez ordaintzeko baimena ere bai. Antxo IV.a, ausarta izan zen Alfonso ondorengoa, eta emandako eskubide berezia berretsi, eta gainera zergak ez ordaintzeko eskubide gehiago ezarri zituen Valladoliden sinatutako beste agiri bat zela medio.

Badakigu 1387, Getariako batzarretan parte hartu zuela Ordiziak hala bait dio partaide zerrendak, izan ere, ordukoa bait da gorde den partaide zerrenda zaharrena.

1467an, beste lege berezi bat jaso zuen, Madrilen urtarrilaren 14ean emandakoa: beretan, Enrique IV.a erregeak urteko bi mila marai eta besterako zergak batzuk ordaintzetik libre utzi zuen herria, erregeari ematen zizkion zerbitzuen ordainketa. Inguruko herrizkek, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Legorreta, Zaldibia eta Lazkaoko zenbait etxek, gaizkide eta herriko jauntxoen ondorioz beren lurretan zegoen ziurtasin falta zela eta, Ordiziarekin bat egiteko eskaera egin zuten babesa lortu eta herriek zituzten abantaiak eskuratzeko.

1339 apirilaren 8an Villafrancak auzolagun bezala onartu zituen.

Adiskidetasun idatzi bat sinatu zuten guztiek, Enrique III.ak  Tureganon 1402ko abuztuaren 5ean, eta errege katolikoek Cordoban 1492ko maiatzaren 27an berretsi zutena. Inguruko herriak auzolaguntzak hartzearen ondorioz, Ordiziako alkateak eskumen bereziak hartu zituen, bai auzibide arlokoak, bai zibilak eta baita kriminalak ere; aurretik herri horietan zeuden alkateak auzo-alkate bihurtu zituen.  Hala ere herri horiek beren udaletxe eta kontseilu irekiei eutsi zieten, beren lurraldea zedarituta, beren mendi eta jabegoak eta beren ekonomia administrazioa gorde zuten .

Batasun horrek 200 urte baina gehiago iraun zuen, baina batasun behar horren arazoiak desagertu zirenean, beren udal askatasuna lortzeko irrikitan, herri amak irainak egin zizkiola eta, banaketa eskatu zuten. Felipe IIIak eman zien ontzat eskaera, errege-kutsek dirua behar zutelako eta herrien arteko banaketen ondorioz zerga ederrak jasotzen zituztelako.

L
azkaoko etxe berriz, Ordiziarekin bat eginik jarraitu zuten 1648ko otsoilerarte, urte horretan izan baitzuten berriz beren udala.

 

 


Villafranca bakarrik gelditzerakoan probintziako batzarretan prokuradorearen gastuak oso altuak zirela eta, Beasainekin bat egin zuen, eta Villafrancako Batasuna izena ezarri. batasuna, 1664an sinatu zen eta 1687ko maiatzaren 4an, Arama eta Zaldibia ere Batasunean sartu ziren.

Arrazoiak berberak izan ziren, ordezkapen gastuak beste herri batzuekin erdibana egitea. 1710eko apirilaren 10ean Ataun sartu zen Batasunean, baina batzar nagusiek ez zuten 1712 arte onartu. 1741ean tirabirak hasi ziren Zaldibiarekin, 1768an Aramarekin eta 1818an Ataun eta Beasainekin.

Ordutik aurrera Villafranca bakarrik egon zen. Ordizian 27 sukalde-zerga ordaintzen ziren; eta probintziako batzarretan,korregidore-lehendakariaren ondoan 15.jarlekuan esertzen zen Ordiziako ordezkaria.

XVII.mendean,sute ugari izan ziren baina ez ziren garrantzia handikoak izan, horietatik batek ere ez bait zuen lortu 1512aren martxoaren 18an gertatutako suteak adinako larritasuna:Sute hark, erabat suntsitu zuen herria, 1859an beste sute bat egon omen zen, eta herriaren zati bat hondatuta gelditu zen ondorioz.

Herria liberalen alde jarri zenez gero I.Karlistadan Zumalakarregi generalak eraso egin zio, 1835ean hain zuzen ere. maiatzaren 25etik ekainaren 3ra arte iraun zuen erasoak, orduan eman bait zuen amore herriak, irabazteko aukera gutxi zituela konturatu zenean, zenbait urte geroago 1875ean, eiskal foruak zin egiteko.

Aintzina-aintzinatik herria Bozue menor edo Villafranca izeneko komunitateko partaide izan zen. Komunitate hori lehenengo aldiz 1027 urteko agiri batean ageri da nafarroako Antxo handiaren agiri batetan.

Aralar eta Enerioko mendien etekinen 28ren bat jasotzen zuen herriak, 1409an "Komenio eta ajusteagatik" ezarritako diruaren zatia, hain zuzen ere. Komenio hori zela medio Juan amezketako konpentsatu zen, Gaztelako Enrique IIIak 1400 urtean eman zizkion eta anaiarteak edo hermandadeak beti beretzat hartu zituen lurrengan eskubideak erreklamatzen zituelako.

Komunitateak oraindik ere bizirik dirau eta Ordiziako alkatea da lehendakari.

1970 apirilaren 17an aldatu egin zen izen ofiziala "Villafranca de Ordizia " izatera igaro zen. 1982ko urtarrilaren 4an behin betiko izena jarri zitzaion: ORDIZIA.